XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2.1.4.3.- Dokumentu osoa aukeratu

1.- Aukeraketa-arean (Dokumentuaren ezker aldean) kokatu saguaren erakuslea.

2.- Klik hirukoitza egin saguaren ezkerreko botoiaz.

2.2.1.5.- Karaktere-formatuak aplikatu edo kendu

1.- Hautatu aldatu nahi den testua edo kokatu txertapuntua formatu berriko testua idatzi nahi den lekuan.

2.- Formatuen tresna-barran, eman ondorengo urratsetako bat:

- Letra-tipoa edo letra-tamaina aldatzeko, hautatu letra-tipoa koadroko izen bat edo letra-tamaina koadroko tamaina bat, edo idatzi letra-tipoaren izena edo tamaina eta ondoren sakatu SARTU.

- Lodia, etzana edo azpimarra formatuak gehitu edo kentzeko, egin klik L lodia, E etzana, edo A azpimarra botoietan.

2.2.1.6.- Testua mugitu

1.- Mugitu nahi den blokea aukeratu.

2.- Edizioa menuan ebaki aukera hartu.